Mungiaren aldaketa
- 2012
- MUNGIA
Zazpi-zortzi urte eukazala, egun guztietan birritan pasetan eban Puentelatorreko zubia: goizean eskolara joan orduko, argia kentzeko, eta iluntzean argia emoteko, ze transformadore elektrikoa egon zan han. Orduan denporetan baserrietan ez eben argirik euki egunez, gauerako bakarrik. Galdakaon “Electra Galdakao” konpainiak euki eban korrontea Bentatxuritik (Dima), eta eskolara joan baino arinago, aitak esaten eutsan interruptorea kentzeko. Iluntzean jarten eban osterabe.
Barriemoilea: Antonio Zamalloa
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa