Galdara-makinak
- 2013
- BERMEO
Erromeriara joateko neskek udan batea edo gonea jazten eben, apurtu artean. Zahartu egiten zanean ha egunerorako itxi. Neguan abrigua. Etxean edo joskileak egineko erropak ziran. Abrigua lau urtean alde batera erabilten eben eta gero bueltea emon; eta, hazten ziranean, tertziopelozko zatia gehitzen jakon behean. Oinetakoak, batzuk apurtu artean.
Barriemoileak: Angel Aurre eta Miren Ormaetxea