• 2013
  • BERMEO
Atzera

Galdara-makinak

 

Orduan motorrik ez zan egoten. Lekukoaren gazte denporan estranjerutik hasi ziran lantzen behin motor bat ekarten; baina ostantzean dana zan galdara-makinea. Bermeok galdara bat euki eban, eta han galdaran presinoa egiten zan. Haregaz presinoagaz baporea sortzen zan, eta atzean eukan motorragaz helizea mobiduten zan. Bermeon 4 edo 5 tailer egon ziran horretan dediketan ziranak: galdarak, makinak eta montajeak egiten. Braulio, Uriarte… Gero hasi ziran motorrak ekarten estranjerutik.

 

Barriemoilea: Julio Muruaga

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak