Soldadiskera joan baino lehen karneta ateratea
- 2012
- MUNGIA
Zaharrena adarra izena dauena da, eta adarrez eginda dago. Adarrori urez beteten da, zorroztarria barruan sartzeko. Zorroztarriak bustirik egon behar dau, eta busti leiteke uretan edota oriotan. Oriotan bustiteko eta zorrozteko, tresna hori dago. Orio-tanta batzuk botaten dira gainean, eta hortxe eraginez, zortzikoa eginez, zorrozten dira gubiak-eta. Ura behar dauena igitaiak eta kodainak zorrozteko erabilten da.
Adarra gero egurtu egin zan, eta egurrezko adarra asmau zan. Bata zein bestea garrikoan sartzen dira, garrikoan estutzen dira, barruan zorroztarria uretan dala. Zorroztarriak uretan egon behar dau, askoz hobeto zorrozten dau eta. Harriak be era askotakoak ditugu, batzuk artifizialak
Informador: Jesus Eguzkiza