Sueterako tresnak
- 2012
- MUNGIA
Ezagun batek esan ei eutsan soldadiskan egon zanean, txoferra izan zala eta ondo manejetan zala behar horretan. Orduan ez zan egon Mungian autoeskolarik eta Bilbora joan behar izan eban ikasten: Autoescuela Ortiz. Bilboko kaleetan ibili zan ikasten. Soldadiskea egin baino lehenago atera eban berak karneta, eta harrezkero beti euki dau egunean. Han bere kotxeakaz ibili zan. Handik etorri zanean, ez eben kotxerik euki etxean. Ezkondu zanean bere, hasikeran, ez eban euki automobilik; gero erosi eban bat. Beraren lehenengo kotxea “Renault 4L”a izan zan; kotxe ona.
Autor: Labayru Fundazioa
Informador: Domingo Ateka
Fundación: Labayru Fundazioa