Txirlak
- 2010
- BUSTURIA
Soldadiskara 20 urtegaz joan zan, Zamudiora. Zamudion egin ebazan hile bi pasau, eta gero, Billanora joan zan, Gorlizera. Billano Gorlizen goiko aldean dago, Fanon. Goizean, 09:00etarako joaten ziran hara eta 12:00etan atzera etorten ziran. Gero etxean behar egiten eben majo arratsaldean bere. Pernoktanteek, etxera lo egiten etorri gura ebenek, bajea emoten eben; 09:00etatik 12:00etara egon eta etxera etorten ziran. Hurrengo goizean barriro joaten ziran. Beste batzuk egun guztian egoten ziran han.
Kanpotarrak ziran gehienak. Hemengoak boluntario joanekoak izaten ziran. Hiru urte egin behar izaten ebezan. Lekukoa derrigortuta joanekoa izan zan. Lekukoak-eta entxufe apur bat euki ebenez, horrako destinoa koiu eben. 18 hilebete egin ebazan soldadiskan.
Informador: Juan Oleaga
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Maruriko udala