Herriko auzoen eta baserrien izenak
- 2013
- ZAMUDIO
Tratua, normalean, tratanteakaz egiten eben, saldu eta erosi. Haregaz beti erregateoan ibilten ziran: tratua izaten zan eskatu eta agindu; agindu eta eskatu. Tratantea ezaguna eta konfiantzazkoa bazan, lehenengo etxera eroaten zan ganadua, eta gero pagetan zan. Orduan bere egoten ziran pagetan ez ebenak edo berandu pagetan ebenak, baina gitxi. Tratua egin ostean, eskua emoten eutsien alkarri eta tabernara joaten ziran. Orduan, saltzaileak erosleari tabernan alborokea egiteko esaten eutsan; hau da, tabernara joan eta konbidetea.
Informadores: Pedro Olea y Lourdes Iturregi
Fundaciones: Mungia Udala y Labayru Fundazioa