• 2012
  • MUNGIA
Volver

Santu guztien eguna

 

Orduko Domu Santu eguna oraingo moduan ospatzen zan, lorakaz-eta. Beti ezagutu dau lorak kanposantura eroatea. Domeketan meza nagusia egoten zan hamarretan. Bere ama-eta meza nagusira etorten ziran; mantel zurtitxua eta kandeleru bi ipini, eta arimei errezetan eutseen. Kanposantuan mezea Santu guztien egunean egiten zan, hurrengo egunean. Eurenak lurrean enterreta egoten ziran, baina dirua eukanak panteoia eukiten eban. Igarri egiten zan dirua nork eukan eta ez eukan. Urte guztietan joaten ziran kanposantura: ingurua konpondu eta loratxuak bere eroaten ziran; etxekoak askotan. Jeneralmente, daliak eroaten ebezan.

 

Informador: Eusebia Duo

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia, Mungia Udala y Labayru Fundazioa