• 2014
  • ATXONDO
Volver

Perretxikotan

 

Perretxikotan asko joaten ziran. Goiko baserrietan-eta ohitura handia egoan perretxikotarako. Perretxiko tipo batzuk bakarrik hartzen ziran: udabarrian, esaterako, zizea; baina zizatan umeak ez ziran joaten, ze normalean leku txarretan egoten ziran. Anbotora-eta, hatxean gora, ez zituan eroaten aitak; gero nagusitan bai, baina umetan ez. Perretxikotan bai, eta perretxikoak tipo batzuk bakarrik hartzen zituen: urretxak, gibelurdinak, txatanak... Horreek ziran nagusi. Perretxikorik onenak horreek ziran. Txatanak Cantharellus horiak dira. Orain modan jarri dira beste batzuk be, kirtena horixka eta goiko kapelea marroizka daukienak, pinudietan urteten dabenak. Besteak gozoagoak eta tinkoagoak, sendoagoak dira. Horreek oso ondo sikatzen dira harian sartu eta kamaran eskegita. Saltsa-perretxikoak be deitzen deutsie leku batzuetan, Eibarren-eta, baina eurak txatana deitzen deutsie. Pagadietan egiten dan txatan horia. Ilaran egoten dira eta txikiak dira.

 

Informador: Jesus Eguzkiza

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa