• 2012
  • MUNGIA
Volver

Sanantontxuetan jaten ziranak

 

Sanantontxuetan garbantzuak edo zopea egiten zan, indaba zuria sakramentu guztiakaz... Lekukoa akordetan da amak lehenengo indabak ateraten ebazala, eta fuente baten txorizoa, okelea eta urdaia zatituta, bakotxak koiu egian; indabeagaz nahastean barik. Lekukoak ez dau ezagutu ama indaba gorririk ipinten. Etxean indaba gorria, baina horreetarako jaietarako indaba zuria; indaba zuria garbi-garbi, eta beste fuente handi baten ateraten eban egosikoak. Sanantontxuetan besegua jaten zan lehenengo; besegu bat edo bi edo hiru ipinten ziran fuenteetan. Parrillan erreta, txapa ganean, ipinten zan. Dana zan kea eta ingurua etxe guztian. Sanantontxuetan beseguak fama handia euki eban. Ez zan falta. Erderaz esaera bat dago: "San Antón, besugos al montón". Baserriko jentea kalera etorten zanean, palu baten ipinten ebazan beseguak eta holan joaten zan etxera. Beseguak Bermeotik ekarten ziran; bermeotarrak egoten ziran peskaderiegaz, eta handik etorten zan besegua; baina, asko.

 

Informadores: Pedro Olea y Lourdes Iturregi

Fundaciones: Mungia Udala y Labayru Fundazioa