En Berriz se construyó mucho
- Servicios
- 2023
- BERRIZ
Busturiko jaia Santiago da, baina beti egin izan da Axpeko jaia dan moduan. Udaleko jentea joaten zan eleizara bandereagaz; beste jaietara ez ziran joaten. Sankristobalak be jai nahiko handiak izan dira, baina holako gauzarik ez zan egiten. Parrokia Axpen egoan. Banderea Busturikoa zan. Santiago egunez mezea egoten zan, eguerdian. Meza nagusia 10:30ean-11:00etan izaten zan normalean, eta Santiago egunez, edo 12:30ean, edo 13:00etan, apur bat berandutxuago. Egun horretako mezea handiagoa izaten zan. Aurretik txistulariek joten eben. Busturin txistulari bat egon zan itsua zana, eta harek irakatsi eutsan bere nebeari txistua joten. Julian Borda eukan izena. Konsagrazinoan txistua joten zan, Agur Jaunak, atearen ondoan, barruan barik. Oraintxe be kanpoan joten da.
Informador: Lurdes Zearreta
Fundaciones: Busturiko Udala y Labayru Fundazioa