Andrazkoen erropak
- 2007
- MARURI-JATABE
Mikel Berasaluze pelotari profesionala izan zan, eskuz jokatzen eban. Ume-umetarik hasi zan pelotan olgetan, eta hamasei urte eukazala gizon helduen kontra egiten eban praka motzak jantzita.
Orduko denporetan domekaro joaten zan Bermeora partidua olgetan. Horretarako goizeko seiretan jagi, mezea entzun ―hori derrigorra zan― eta zortzi eta erdietako trena hartzen eban Zornotzara. Han beste tren bat hartu eta Bermeora joaten zan. Partiduko 400 pzta kobretan zituan. Arratsaldean etxera heldu orduko laurak izaten ziran. Garai haretan domeketako menua beti zan bat: zopea, garbantzuak eta okela tomatearekin.
Informador: Mikel Berasaluze
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Berrizko udala