Eskolako kontuak
- 2018
- ARRATZU
Lekukoaren amak izurrez beteriko gonea eta marinerea eroaten ebazan; jeneralean, biak igualak. Koloredunak edo koadrodunak izaten ziran. Beti ezagutu dau ama manga luzeakaz. Udan-edo euki eban baten bat manga txikerragaz. Amantala bere eroaten eban, mahonezkoa edo baltz antzekoa; iluna. Eta uleak orraztu eta moñoa paineluagaz ipinten eban tira bi alboetatik dirala; ule guztia biribilean batzen eban eta troinua emon.
Informador: Kontxi Iturriaga
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Maruriko udala