• 2012
  • MENDATA
Volver

Lehengo erropak

 

Plazara joaten ziranean, Allusteko dendan teliegaz dedikaten ziranak egoten ziran. Amak bendejatxua eroaten eban eta gero dirua eukala aprobetxetan eban eta handik ekarten ebazan izarak, alkondarak, asteguneko prakak, erosita. Ez zan oingo moduan, komuninoa egin behar izan eta traje barria erosten. Besteari txiki eginekoa erabilten eben. Anaia batena besteak probau eta holantxe. Ez zan oingo moduan. Gero gomazko zapatak janzten ziran. Lekukoak artean eroaten ebazan gomazko zapatak. Abarketak be anaia batenak, txiki gelditzen ziranean, bestearentza izaten ziran. Ez zan oingo moduan komuninorako traje barria erosten. Prakak eta alkondarak be ez ziran barriak. Lekukoak telebisinoan ikusi dauz praken belaunak apurtuta darabilezan mutilak. Sasoi hartan prakak apurtzen baziran, aurrea eta atzea barria egiten ziran. Horri atzeurrie esaten jaken, prakei. Jostunak arregletan ebazan. Personearen araberako telea erabilten zan, bere klasera ahaleginez.

 

Informador: Bernardo Arejita

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa