Gerraostean behar asko egin behar izan
- 2012
- MUNGIA
Txikitan Ganbera joaten ziran sanjuanetan. Amamak eta alboko andreak, edadekoak ziranek, erreal bikoa edo erreala edo zeozer emoten eutseen San Juaneri botateko, oiloak arrautzak egiteko. Oiloen zaindaria zala esaten zan, oiloak ondo egon daitezan. “Bota San Juaneri, gero!”, eta emoten eutseen dirua. Abadeak sermoian esaten eban San Juan lehenago oiloen zaindaria izan zala eta halan segiduten dauala. San Juan orain apurtuta dago dana. Santuak saldu eta kristorenak egin ziran, seguru, eta amaitu zan ha.
Baten Belarrek Andra Mariko tabernea eroan eban eta ea laguntzen joango zan galdetu eutsan. Baietz esan eutsan, eta urtebetean be egon da San Juanen. Zerbezea edaten zan asko orduan eta limonadea, batez be limonadea: limonadea ardaoagaz pitxerrean nahastauta.
Informador: Josefina Oregi
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa