Aratusteetako kanta II
- 2014
- MUNDAKA
Bijilia sasoietan lapak koiuten ziran jateko. Aste Santurako lapatan jente asko joaten zan. Basordara, Urbietara eta Portumetik behera, Basobaltza esaten jakon lekutik behera joaten ziran. Basobaltzari Arrastakulo bere esaten eutsien batzuk, bajatzeko leku txarra egoalako. Eguen Guren eta Barikun Guren egunetan jaia egiten zanez, eguenean itsasora lapetan joaten ziran barikuan bijilia egiteko. Eguen eta bariku arratsaldean eleizara joaten ziran; zapatuetan, barriz, gaueko mezatara. Oin ilundeetan egotan da mezea, 8rak 9ak inguruan; baina, orduan, gaueko 12etan.
Informador: Juanita Barandiaran
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Maruriko udala