Irearen erabilerak
- 2017
Gernikara etorri eta edadea euki ebanean, Karmelitetara joan zan. Debekatuta egoan euskeraz egitea, baina bera bizi zan lekuan egiten eban. Endemas, bere aitak euskeraz egiten eban. Karmelitetan, ostera, erderaz egiten eben. Neskak eta mutilak aparte ibilten ziran; Karmelitak neskenak ziran. Berak ondo pasetan eban, ze baserritik bizikletan joaten zan. Kilometro eta erdi egongo dira igual Karmelitetara. Hamalau-hamabost urtera arte ibili zan Karmelitetan.
Informador: Miren Tere Olaeta
Fundaciones: Bilboko Udala y Labayru Fundazioa