Basaratoste
- 2012
- MUNGIA
Irea Blasiko Sabitik edo Larredertik ekarten eben, gurdia kargau eta behiakaz. Kodaineaz ebagiten eben eta egun pare baten sikatzen ixten zan han. Denporeari begitzen eutsien, eta ikusten baeben euria-edo datorrela ez eben ebagiten. Urrietan hego-haizea egiten dau, eta horrek sikatzen eban. Etxe ondoan pilatzen zan, edo metetan edo piloetan.
Irak ardien eta behien azpietarako erabilten ziran udabarrian; eta txarria hilten zanean, txarria erreteko be bai. Orain be batzuk erabilten dabe txarria erreteko.
Informador: Jose Luis Orue