Errespontsuak
- 2012
- MUNGIA
Gabonetan errondan urten eta kantetan dabezan kantei Kebonikoak deitzen eutsen Don Domingok. Eurak “Gabon kantak” esaten eutsen. Txikia zanean eta 1971an Don Domingogaz taldean hasi ziranean, bardina egiten eben: eskolatik urten eta gero, 4:30ak inguruan, mutilak alde batetik eta neskak bestetik joaten ziran. Abenduaren 22an eta 23an urteten eben eta herri guztitik zehar ibilten ziran: batzuk beheko partetik eta besteak goiko partetik, eta eleiza ondoan alkartzen ziran. Kanta bat kantetan eben, beti bardina, baina ez da gogoratzen zein dan.
Informador: Koro Ormaetxea
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa