• 2014
  • BILBAO
Volver

Kofradiaren historia

 

Euren kofradia 1947. urtean sortu zan. Sortu zanean, bere egoitza eta ekintzak egiteko tokia basilikan bertan eukan. Basilikearen aldameneko lokal batzuetan batzen ziran euren ekintzak antolatzeko. Baina franco hil zan urtean, 1975. urtean, trantsizinoagaz batera −ezagun da denpora hareek ze mobiduak izan ziran arlo guztietan, baita eleizako arloan be−, kofradietan Bilbon beherakada handia egon zan. Euren kofradia desagertu egin zan 1975. urtean, eta handik hogei urtera, 1995. urtean, barriro sortu zan kofradia. Lehenagoko kofrade batzuk eta jente barria alkartu zan, eta kofradia barriro martxan jarri behar zala esan eben. Hasieratik izan zan izaera bikoxduna; aintzazkoa eta penitentziazkoa, nahi-ta izenean penitentziazko aipua bakarrik agertu −Hermandad Penitencial de Nuestra Señora de Begoña−. Orain be izen bera daukie.

 

Informador: Jose Andrés Etxebarria

Fundaciones: Bilboko Udala y Labayru Fundazioa