Zerrak
- 2017
- ATXONDO
Orduan Xabiertxo bakarrik egoan; ez egoan besterik. Elbira Zipitriaren ikastolan ikasitakoak be balio izan deutso. Elbira Zipitria Maria Montesorik erabilitako metodoan oinarritu zan; ha bereganatu egin eban. Metodoa euskeratu eta aberastu eban. Jokoak eta abestiak eukazan matematika ikasteko. Esaterako, batetik, buztinezko kanikak batekoak ziran; leiarrezko beste bolatxu politak eta txikiak hamarrekoak; eta handiagoak ehunekoak. Horreek erabilten ebezan. Bestetik, ume batek 3 kanika eukazan, beste batek 2… Horreekaz hamarrekoa osatu behar zan, eta abestu egiten eben: “Dendan gure Mikeltxu kanika trukatzen-eta, hamarreko polit bat honen truk eman badeza”. Orduan, hamarrekoa osatu behar zan: batek bi baeukazan, besteak zenbat eukazan begiratu behar zan. Ariketa hori batuketak eta kenketak egiteko erabilten eben. Zotz zapalakaz be, lurrean jarrita, irudiak egiten ebezan. Dana egiten eben holan.
Informador: Mari Angeles Garai
Fundaciones: Bilboko Udala y Labayru Fundazioa