Lapurrak urkatu Xemeinen
- 2011
- MARKINA-XEMEIN
Behin habeak eta oholak eginda dagozanean, beste lan batzuk eginbeharra dago eta sarritan oholak moztu behar izaten dira eta norabide desbardinetan moztu behar izaten dira. Horretarako esku-zerrea daukagu. Zerra hau San Josek berak be erabiliko ei eban, zahar-zaharra da eta.
Nahi dan norabidean moztu geinke eta traba egin ezkero, beste norabide bat emon geinkio, edo zuzen-zuzenean edo okertuta. Oso erabilia izan da, nahiz eta gaur egun ez dan horrelakorik erabilten, ez diralako egokiak, ezta eraginkorrak be. Gaur egun, zerra elektrikoak erabilten dira.
Zerrotak zazpi mila eratakoak dagoz. Horrek burdin-xafla bat dauka sartuta, okertu ez daiten, eta zuzen-zuzen mozten dau. Gero zerrota txikiagoak, finagoak (zulotxo txikiak egitekoak, orri findunak eta helduleku egokidunak), eta leku txikietara heltzeko eta posizino diferenteak egiteko zerra txiki-txikitxoak, ertzak-eta egitekoak. Beraz, aukera handia dago zerretan.
Informador: Jesus Eguzkiza