• 2008
  • MARURI-JATABE
Volver

Garia 2

 

Gari-jotea egiteko egunak beroa izan behar dau. Orduan beroak egin egiten ebazala dino, eta orain orduko lakoxe berorik ez dauala egiten. Orduan segiduan egiten ebazan beroak. Santiago inguruan ez zan egoten pegarik garia joteko. Soloaren erdi inguruan garia egoten zan eta beste erdian artoa eta indabak alkarregaz. Garia lehenago ebagiten da. Garia joteko, auzokoak edo alogerekoak batzen ziran, jentea asko behar izaten zalako. Idi-buztarria bere auzokoa-edo izaten zan; bi edo hiru behar izaten ziran goizean garia ekarteko. Solotik etxera ekarri eta zabaldu egiten zan. Horretarako bere jentea behar izaten zan.  

 

Informador: Agustin Barandiaran

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Maruriko udala