Bendejea saltzen Bilbora, trenean eta kamioian
- 2013
- ZAMUDIO
Domu Santu eguna kanposanturako eguna zan. Lehen kanposantuan lurrean enterrauta egoten ziran, eta bezperetan hareek tunbatxuak mimenakaz adornauta ipinten ziran bueltatxuan. Loratxuak eroan-eta izaten zan lehenago-lehenago. Oin panteoiakaz diferente da. Lurrean egoten zirenek, jeneralean, oholezko kurtzetxua eukiten eben aurrean. Gero mimen berdetxuakaz emetxuak egiten ziran. Adornutxua izaten zan. Hori bezperan edo bezpera-bezperan egiten zan, edo aurretik. Eleiza egun handia izaten zan. Danak joaten ziran orduan eleizara, difuntuen egunean danak. Gero ortusantura joaten ziran eta errespontsua errezetan zan. Oin bere joaten da Jataben, oin bere biajetxua egiten da hemen. Ortusantura joan eta bakotxa bere lekuetan egoten zan, eta abadeak errespontsua botaten eban.
Informador: Juan Oleaga
Fundaciones: Labayru Fundazioa y Maruriko udala