Arreoa
- 2012
- MUNGIA
Orduan ganaduari ozalea emoten jakon, naboa edo erremolatxea egosi eta artouruna botata egindako masea. Haren gainetik bedar sikua emoten jaken. Handik aurrera ziloak etorri ziran. Orduko denporetan ez egoan bedar-bolarik eta ziloetan gordeten zan bedarra: lurrean zementoaz egindako metro bi eta erdiko sakonerako zuloak. 3x3ko laukiak ziran. Udabarrian, egunero ebagiten zan bedarra eta zilora botaten zan, gero zapaltzeko. Bedarra garraztu egiten zan eta garagardaoaren usaina egiten ei jakon. Hori janaria gozoa zan neguan ganaduari emoteko. Hori etorri zan orduan, ez ziran naboak eta erremolatxak egosten, gordinean botaten jakozan ganaduari. Ziloak aurrerapen itzela izan ziran.
Informador: Maribel Gorostizagoiza