Nobioetan aitak amari egineko detailea
- 2016
- SOPELA
Esnea litroko eta litro erdiko txoletetan neurtzen zan. Kantina hartu, garrian ipini, itzuli eta txoleta beteten zan. Taberna batera 10 litro ekarten ebezan. Han kantina lapiko handi batera ahuspezten zan. Etxeetan sueteraino sartzen ziran; eta, sarritan, kazuelea eurek garbitu egin behar izaten eben, lohi egoten ziran eta. Orduan ez zan egoten hainbeste lapiko alkarren ganean gordeta.
Informador: Maribel Gorostizagoiza