Bularra
- 2012
- MUNGIA
Añak ezagutu dauz; aberatsen etxean esaterako aña freska euki eben, eta zuririk jantzita joaten zan. Gero aña sikuak bere euki ebezan, eta ezkondu zanean han gelditu zan eurekaz. Amak ez eukan gorputz ona umeei esnea emoteko eta horregaitik euki eben añea. Añeak bere umea eta bestea hazten ebazan.
Aña sikuak umeak gobernetan ebazan eta aña freskak norberaren umeagaz batera emoten eutsan esnea besteari. Pagau egiten jakon.
Informador: Maria Abio