San Antonio egunean Urkiolara
- 2012
- MUNGIA
Orduan han zona guztian telefonoa eta erradioa euren etxean baino ez egozan. Durangoko udaletxeagaz argiaren turbinearen gorabeherez informetako egoan telefonoa euren etxean. Erradioa ez daki nondik etorri zan. Oraingo telebisinoak moduko erradio handia zan eta hantxe balda baten ipinita egoan. Erradioa gauean bakarrik ipinten zan egunez ez egoan argindarrik-eta.
Akordetan da eguerdiko hamabietan partidua egoala eta hango auzoko batzuk eurenera joan eta partidua ipinteko eskatu eutsiela bere aitari. Ganaduarentzako bedarra ebagiten joan behar ebala esan, eta behar hori partidu ostean danon artean egingo ebela esan eutsien auzokoek. Orduan, salara joan, ipini turbinea martxan, emon argiari, entzun partidua, eta ordu bietan, partidua amaitu ostean, danek hanka egin eben bazkaltzeko ordua zala-ta. Partidua entzun eta gero, aitak eta semeak astoagaz bedarretan joan behar izan eben arratsaldeko laurak arte.
Durangoko aiuntamentuak ipinita, telefonoa eurenean egoan. Intseminazinoak be hasi ziran, eta behia susara zanean beterinarioari abisetako, auzoko jentea hara joaten zan deitzen. Horreek lan guztiak euren etxetik egiten ziran.
Informador: Jose Mari Maiztegi
Fundaciones: Labayru Fundazioa y Berrizko udala