Soloak labrau
- 2015
- BEDIA
San Antonio egunean lekukoaren aitita beti joan izan da Urkiolara mezea entzuten. Oinez joaten zan hareetan denporatan. Bere aititaren moduan, barriotik hainbat gizon alkarregaz. Orain bokadilloa esaten jako, baina lehen bazkari sikua esaten zan. Bazkari sikuagaz joaten ziran. Lehenengo mezea entzun, mezea atera San Antoniori, ganaduak deskalabrurik izan ez egian. Mezea atera, eta errosario ostean, San Antoniori errezetan jakon. Mezea entzun, eta landako arboladian jan bazkari sikua, eta gero, osterabere, Atxuriko puntaraino joaten ziran oinez. Jeneralean, bazkari sikua etxean egindako tortilla bokadilloa izaten zan. Etxeko txorizoa bere eroaten eben, behekosuko brasan eginekoa. Bueltatxu batzuk emonda, ogi barruan ipinten zan. Lehen ogia biribila izaten zan eta han egiten ebezan bokadilloak. Hareri atalak egin eta barruan txorizoa ipinten zan bero-bero. Tortillea beste ogi zati baten. Brusakaz jantzita joaten zan Urkiolara aitita. Aitita difuntua beti ezagutu dau bruseagaz. Brusearen boltsikoak bere handiak izaten ziran eta hor sartzen ebazan bokadilloak. Palu bat hartu eta Urkiolako puntaraino oinez joaten zan San Antoniori mezea ateraten. Eta errosarioaren ostean, lehenengo Aita Gurea San Antoniori.
Informador: Pantxike Elgezabal
Fundaciones: Mungia Udala y Labayru Fundazioa