Gabon-egunean eskean
- 2014
- IBARRANGELU
Eta zelan hasten da erlearekin? Lehenengo eta behin erlakume bat topetan ez bada, honeek alde egiten dabenak —leku txarrena izaten da persiana zuloren baten sartzen bada etxean—, baina beste batzuk igual ba zuhaitz baten ganean edo holan… Afizinoa badaukazu horretarako, ez dira aproposenak, ze horreek izaten dira erderaz esaten dan moduan “una cepa enjambradora”. Beti izaten dabe txipa apur bat aldatuta eta generazinoa holangoa izaten da. Holango bat hartu ezkero, normalena izaten da erregina aldatu, desbardin bat ipini eta holan segidu. Ostantzean beti eskapetako joerea eukiten dabe. Errazoi askogaitik alde egiten dabe baina izan lei alde batetik, txipo hori daukielako... edo emoten ez badeutsazu leku bat, ba familia baten pasetan dana. Etxe bat daukanak eta seme-alabak jaioten badira, eta danak sartzen ez badira, ba alde egin behar dabe. Leku handiagoa egiten ez bajakie erlauntzan, ba alde egiten dabe. Baina horregaitik bakarrik ez, leku handia emonda be, alde egiten dabe. Horregaitik esan gura dau, batzuk txip hori daukiela.
Informador: Valentin LLona
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa