Jazinto eta Simona
- 2014
- MUNGIA
Egurragaz gauza asko egin leitekez; esaterako, ezkaratzerako tresnak. Ezpela asko erabilten dan egurra da, oso egur sendoa dalako. Uretara joan ezkero, urpera joaten da; sendotasun handia dauka. Gaur egun, ezpela asko erabilten da koilarea, tenedorea, baita ensaladea platerera ateratekoak egiteko be. Espumaderea eta espatula modukoa, ostera, haginaz eginda dago. Espatulan hobeto ikusiko litzateke haginaren egikerea eta itxura. Atzekaldea gizena izango litzateke eta aurrealdea giharrea.
Hagina oso zigortuta egon izan da Euskal Herrian, aspaldiko denporetatik. Artzainak izan dira landarerik gehien moztutakoak, hagin-landarak. Arrazoia, dan-dana pozoitsua dalako, baina behin lehortu ezkero, joan jako pozoina, izerdi hori. Egur hau be ikaragarri sendoa da. Tresnan bertan ikusi leiteke adartxo honek zenbat urte daukan, eraztun bakotxa urtebete dala kontuan hartuta. Bada, haginezko, etxeko tresnak be egiten dira.
Informador: Jesus Eguzkiza