Gernikan urteten eben lagunakaz
- 2018
- ARRATZU
Sugoiak personei be esnea edaten eutsen. Bere amari entzunda daukotso, andra bat ohean egoten zala, eta ume txikia eukala. Umea beti negarrez egoan. Andrea arduratuta egoan. Ez ekian zer pasetan jakon. Ondo jaten eban eta ez eukan titirik. Eta umea beti egoan negarrez. Egun baten, zer pasetan zan jakiteko, uruna bota eben lurrean, ohera arte eta sugoiaren bidea agertu zan. Sugoiak andreari titia edaten eutsan eta ez eban igarri be egiten. Sugoiak oso suabe edaten ei dau titia. Ikaragarria da. Amak andra hori nor zan be esaten eban. Titia suabe-suabe edaten ei dau.
Informador: Eufemia Uriagereka
Fundaciones: Busturiko Udala y Bizkaiko Foru Aldundia