Amets, amets egin
- 2014
- MUNGIA
Elgorria umeen gaixoa izaten zan. Bonbilleari trapu edo papel gorri bat ipinten jakon. Egarri handia eukiten eben eta zerbezea emoten eutseen. Kalenturea bere handia emoten eban. Zortzi egun-edo emoten ebezan umeak ohean, harik eta garauek urten arte. Barrurantza egin ezkero, akabua zan. Elgorriagaz umeak hil bere egiten ziran; lantzean bat.
Autor: Labayru Fundazioa
Informadores: Pedro Olea y Lourdes Iturregi
Fundación: Labayru Fundazioa