Durangon argindarra
- 2013
- BERRIZ
San Isidro bueltan ereiten zan jenerorik gehiena. Sanisidroetarako artoak ereinda egon behar izaten ebezan. Behiagaz bostorratza pasetan zan, eta gero atxurra bedarrak urten ez egian, zer bedarrak segiduan itoten dau artoa. Zenbat eta garbiago egon, mardulago urteten eban artoak. Urrian batzen zan; burua kendu egiten jakon eta lastoa erre. Gero, kamarara botaten eben sikatzen, errotara eroateko. Hurrengo urterako hazia erosi egiten eben, kanbioa hobea ei zan eta.
Informador: Nieves Santamaria Orue