Eskolako kontuak
- 2015
- GALDAKAO
Aloborien joaten ziranak garitarako, artoa batzeko, artoa jorratzeko… joaten ziran. Eurak be aloborien ibilita dagoz txotxoak zirala. Jatordua eta dirua emoten jaken aloborien ebilzanei. Garitarako, artotarako, bedar sikuetarako eta azpigarria ebagiteko joaten ziran aloborien. Azpigarri ebaketarako be jentea batzen zan, baina orduan toto tipora izaten zan. Batzuk jornalean be ibilten ziran. Osterantzean, jana izaten zan, afari bat emoten eutseen eta harexegaz amaitzen zan eguna. Egunean behar egin; normalean egun erdia izaten zan, arratsaldea, eta gero afaria. Ahumea edo bildotsa hilten zan. Truke be egiten zan, egun bakotxean etxe batera joan, hau da, aldean batak bestea lagundu. Naboa ereiten zanean sarri egiten zan. Idi-buztarri bi egon eta satsak aterateko, egun baten leku batekoak ereiten ziran eta hurrengoan bestekoak; hau da, batak besteari lagundu. Auzolana esaten jakon horri.
Informadores: Jose Mari Ugalde y Jose Manuel Mujika
Fundaciones: Busturiko Udala y Bizkaiko Foru Aldundia