• 2013
  • ZAMUDIO
Volver

Jatekoa akabau arte jaten zan

 

Orduan, baserririk gehienetan zezinea egiten zan: ganadua hil, zatika gatza emon eta pernilaren moduan, eskegi. Holan konserbetan zan okelea, ez egoan beste modurik. Txarri bi edo hiru hilten ziran baserri bakotxean, baina jateko asko egoten ziran. Orduan ez zan karnizeriarik egon; etxean egiten zan dana. Txarria hilten zanean, mortzilak be egiten ziran.

Aitita tratantea izan zan, eta barrioko jaiak baino hilebete edo bi lehenagoan, ahuntza ekarten eban. Etxean loditu, hil eta odolagaz dozena edo dozena eta erdi mortzila egiten ebazan. Sano gozoak ei ziran. Eta ahuntza akabau arte jan egin behar izaten zan, ze ez egoan non gorderik.

 

Informadores: Juan Mari Lekerika y Jose Luis Aurrekoetxea