Behia anteparara jausi zanekoa
- 2013
- BERRIZ
Eguen arratsaldeetan ez eukien eskolarik bere denporetan, eta sarritan joaten ziran anaia biak amagaz Alde Zaharrera. Han eguenetan globo batzuk eta tebeo batzuk emoten eutseezan zenbait dendatan. Esaterako, Calzados La Palmara sarritan joaten ziran. Tebeoak beti bardinak ziran: Rintintin, El cabo Rusti. Hori eta globo parea emoten eutseezan eta eurak poz-pozik. Santiagitorenera be joaten ziran mostatxoiak izeneko opil batzuk jatera txokolateagaz. Parte zaharra dibersinorako esparrua zan eurentzat.
Informador: Xabier Eskauriatza
Fundaciones: Bilboko Udala y Labayru Fundazioa