Recogiendo patatas
- 2009
- KARRANTZA
Preseak ostean terrenotxu bat dauka. Eskolatik etorten zanean, aitak iluntzean ganaduak atera eta freskurara eroateko esaten eutsan. Ganaduekin hara joan eta presa eskinan jartzen zan. Akordetan da baten lokartu egiten zala; ze iluntzean aitak eta amak soloan beharra amaitu arte ez eutsien deitzen, eta erdi ilunean lokartu egiten zan.
Baten behia anteparara jausi zanean izartu zan. Errekan pasotxu bat egoan, eta behiak hara aurrera joaten ziran bedarra jaten, baina ezin izaten eben bueltea hartu. Bueltea hartzen hasi, atzeko hankek huts egin eta behia anteparara jausi zan.
Arineketan joiala, berak be laban egin eta anteparara jausi zan. Ez eban uger egiten jakin. Uretara jausita egoten diran bedarrei heldu eta kanpora urten eban. Bere zaratara-edo, ez daki zelan, behiak be hankak inkau eta kanpora urten eban. Ez eutsan inori ezer be esan.
Informador: Jose Mari Maiztegi
Fundaciones: Labayru Fundazioa y Berrizko udala