• 2012
  • MUNGIA
Return

Sua bizteko egurrak

 

Egur batzuekin beste batzuekin baino errazagoa zan sua biztea. Papel gitxi eukiten eben, periodikurik ez eukien eta. Halanda bere, otatxuak eukiten ebezan sikatuta suari hasikerea emoteko. Hasikerea emon ezkero, gero atoan hartzen eban. Gauetan ilintiak sartzen ebezan, ez dira amatetan-eta; hurrengo egunean, brasea topetan eben hondino. Garra egon ezkero, amatau egiten eben beheko sua, baina, osteratzean, ez. Ilintiak garrik ez dau egiten eta horregaitik itxi eitekean. Burutxak bere onak izaten ziran sua bizteko. Pinuak hasi ziranean, pinabolak bere batzen ebezan sua bizteko. Lehenago otea eukiten eben, eta egurra bere preparauta eukiten zan negurako, ze neguan bide txarrak egoten ziran egurretan joateko.

 

Informer: Eusebia Duo