Santa Ageda Berriatuan
- 2014
- BERRIATUA
Sanantolinetan aita eta ama eta hiru seme-alabak gozoleku edo pasteleri batera joaten ziran. Hori eurentzat itzela izaten zan: pasteleriara joan eta pastel batzuk jatea. Hori sanantolinetan izaten zan. Antzarrak be egiten ziran. Lehen eta orain be jente asko joaten da. Ez da bakarrik antzarra, gehiago da antzar egunaren inguruan sortzen dan anbientea edo giroa. Pozik pasetan ebezan sanantolinak. Lekukoa akordetan da sanantolinak baino lehen, abuztuaren azkenetara, Lekeitiko plazan karruselak agertzen zirala. Hareek karruselak han ikusita, poz handiagaz egoten ziran, eta aitari eta amari txanpon bat eskatu eta buelta batzuk emoten ebezan. Eurentzako ha gauza handia izaten zan.
Informer: Joseba Legarza
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa