Aitak baserrian eta lantegian lan egin
- 2014
- BILBAO
Bizkargin erromeria itzela egoten zan, gaur baino musika gehiago. Gernikako batzuk be joten eben urtero, aiuntamentukoak-edo izaten ziran-eta. Euren aititak boltsikoan beti koilarak eroaten zituan; koilarak joten zituan euren aititak, artistea zan koilarak joten. Gerra denporako koilara bi euki zituan gordeta, aluminiozkoak, soldaduak itxita euren baserrian. “Klin-klin” egin beharrean, “klan-klan” egiten eban, zaratea desbardina. Egun guztietan ohera joan orduko, koilarak joten zituan. Lehenengo, errosarioa hutsik barik errezau eta amak porrusaldea egin. Amak aitari esaten eutsan patatak zuritu behar zituala eta hasteko “bost hamarreko”. Errosarioa hartu, txapela kendu eta errezetan eban. “Bost hamarreko” esaten eutsan amak. Errosarioa danek errezetan eben; ume eta danak hantxe geldi. Behiak asko eduki ebezanez, aita esneak erasten egoten zan; eta, gero, azpirean zeozer hartu eta egun guztietan Andra Marira joaten zan notiziaren bat edo barriren bat ekarten. Autobusean baten bat etorri bada, ia zer dinon edo zer egoan Andramarin. Txikito bat edo bi hartu, eta hareek ziran eukiten ebazan erlazinoak Andramariko tabernan.
Errosarioa amaitzen zanean, koilarak ipinten eutsiezan aititari.
Informer: Josefina Oregi
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa