Aintzaldu
- 2012
- MUNGIA
Arazoa zan inspector de enseñanzak esaten ebala ez eukiela libro de escolaridad. Hori behar eben, eta horretarako ikastolea legeztatu behar zan. 1965-1966 ikasturtea bere etxean egin eben, azkenengo hilebetea izan ezik. Resurrección Maria Azkue ikastolea sortu zan, eta hilebetegaitik joan ziran Elkanora eskolatze-liburua lortzeko. 1966-1967 ikasturtean han hasi ziran. Lehenengo pisu bat bakarrik eukien, hurrengo urtean beste pisu bat, hurrengoan Gran Vian beste pisu bat…
Ondo jarraitu eban, baina zer jazoten zan? Beste arazo bat sortu zan: gurasoak hasi ziran esaten ez eukilea jolastokirik, ez egoala kirol-zelairik, Bilbotik urten behar ebela... Holan sortu zan kooperatiba bat, Lauro kooperatibea. Bera Laurora ez zan joan andereño bezala, ama eta bazkide bezala baino. Urrian bete dira berrogei urte Lauro sortu zala, eta urrian, jaialdi baten, lehenengo bazkideei omenaldi bat egin eta oparitxu bat emon eutseen.
Garrantzizkoa da esatea, sasoi hareetan, euskerea edo aberria maite eben gazte guztiak hamazazpi urtera arte ikasten egoten zirala, baina hamazazpi urtegaz edo lanean edo karrerea ikasten hasten zirala. Askok euskerea ikasten eben −ze Xabierren ikasgelak beterik egozan− eta beste batzuk abesbatzetan abesten hasi ziran.
Informer: Mari Angeles
Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa