Treintatarrak bizi ziran hemen eta bederatzi neba-arreba edo ziran. Gaixoberak ziran, diabetesa-edo, eta ama Lorentza zan, alarguna; Arratiatik kriada etorri eta hangoagaz ezkondu-edo egingo zan. Orduan ama, etxea bentan ipini zanean, hiru seme-alaba solteruekin geratu zan han eta hiru hilabeteko epea emon eutsien urtetako. Lehenagoko legeak be holan ziran.
Euren amak esaten eban Lorentza ona zala, ha egon ez bazan berak ez ekiela eurak zelan haziko ebazan be. On hutsa zan. "Zer egin behar dozu Mª Luisa?" galdetzen eutsan. Ganaduentzat zestoagaz eta igitaiagaz urtetan eban eta esaten ei eban: "Serafintxu, Jose Antonio, etorri hona! Amak egin dagiazala beharrak eta nik itxarongo dot". Zestoa aurrez ipini, harexen ganean jesarri eta gero ogi zatia atara eta baba-lapikoan sartzen ei eutsien. Gura eutsen eurei seguru.... "Zati baten Lorentzak hazikoak zarie zuek" esaten eutsen amak. Eta berak erropea edo hau edo hori... labadorarik be ez eta...
Informer: Serafin Zamalloa
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa