Udan Dimara
- 2014
- BILBAO
Mezatara baraurik joan behar izaten zan Gure Jauna hartzekotan egon ezkero; osterantzean, ez. Komulgau gura izan ezkero, ezin izaten jakon Gure Jaunari ikutu be egin, haginakaz be ez. Gaixoei abadeak eroaten eutsen Gure Jauna etxera. Abadea monagilloagaz joaten zan, bidean txilina jo eta jo; eta kaminoan ikusi ezkero, belauniko parau behar zan, harik eta desagertu arte.
Informer: Paulino Okamiz Ikazuriaga