• 2014
  • BILBAO
Return

Udan Dimara

 

Suerte handia izan eban bere izeko-osabek Diman baserria eukielako eta uda osoa pasetan hara joaten ziralako. Baina bilbotar gehienek uda be Bilbon pasetan eben. Artxandara joaten ziran. Ordu gehiago ibilten ziran kalean. Hori izaten zan euren udea. Noizean behin Las Arenaseko edo Neguriko plaiara joaten ziran; familia osoa bazkariagaz. Nahiko bizi normala egiten eben, konplikatu barik. Berak suerte handia euki eban Dimara joaten zalako.

 

Informer: Jon Aldaiturriaga

Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa