Aste Santuan karrakak eleizara
- 2013
- MORGA
Jeneralean, makineagaz laiatu ostean, areatu egiten zan. Areagaz bitan, kasurako, pasau eta mokiltxuek urtengo dabe. Aroaren arabera, egun bian edo hiruan, edo beste batzuetan hamabost egunean edo zortzi egunean itxi, eta erre eta gero, euri apurtxu bat, tamainuzkoa, etorri ezkeroan, gero estoa pasauko da eta gozo-gozo ipiniko da ha soloa.
Exea hazia ereiteko erabilten zan. Mokil barik egoanean egiten zan behar hori. Atxurragaz norberak egin beharreko zuloa egiten eban, hazia bertan botaten zan, eta gero tapau. Exeagaz egiten zan arrailari exabarra esaten jakon.
Informer: Bonifazio Alzaga
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Maruriko udala