Amak garbi jan behar
- 2012
- MUNGIA
Aste Santua polita izaten zan. Bertan Don Paulino eta Julian batzen ziran. Paulinok organoa joten eban eta Julian sakristaua zan. Hareek korutik kantau eta behetik erantzuten eutsen abadeak. Aste Santuan umeentzako momentu polita izaten zan akaburantza zaratea ateratea. Hankakaz-eta gogor emoten eutsen. Judas kanpora botaten zala esan gura ei eban. Haxe momentua noiz etorriko egoten ziran umeak. Beste guztia ez eben aditzen; dana latinez izaten zan.
Informer: Felix Bilbao
Foundation: Morgako udala