Txapinak eta kaltzetinak etxean egiten ziran
- 2018
- ARRATZU
Jose Antonio kale-kaletarra zan, eta Arrazolara etorri zanean, euskeraz be titili-totolo ebilen, baina eurak erabili ebazan, bere ustez, irakasletzat. Lekukoak-eta konturatu barik egiten eben euskeraz, ez eben pentsau behar euskeraz egiteko, berez-berez egiten eben euskeraz, ahuntzek aldats goran korotza egiten daben lez. Eta Jose Antoniok nekez antzean egiten eban euskerea, baina asko ikasi eban. Lekukoak dino, Jose Antoniok, bazterrik bazterrenera bialdu izan balebe, sinistu be ez ebala egingo Arrazolara joan behar ebanik. Baina halan suertau jakon. Arrazolara joan beharra, ez daki ala pozez ala tristuraz, baina han emon zituan hainbat urte eta eurekaz oso ondo konpontzen zan, batez be umeakaz; eta lan ikaragarria egin eban eurei burua, bihotza eta hankak be mobidu eragiten.
Informer: Jesus Eguzkiza
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa