Herrian egozan lantegiak
- Services
- 2023
- BERRIZ
Ezkaratzean arasea egoan. Behean armarioa eukan eta armario gainetik gora holako apalategi batzuk eukazan platerak ixteko. Txixilua eta mahaia be baegozan. Bizimodua ezkaratzean egiten eben. Eurak sei ziran; aitita eta amama; aita eta ama; urak ekarri ziranean, sei bat morroi, sei bat langile egon ziran apopilo etxean. Orduan txanda bitan jaten eben, ze ezkaratzeko mahaian ez ziran kabitzen. Lehenengo eurak jaten eben, barriro zanjak joten joateko, ze orduan ez egoan eskabadorarik eta holangorik. Orduan pikatxoiagaz eta paleagaz joten zituen zangak. Bera be ibilita dago horretan ura ekarteko etxeetara, hamalau bat urte euki zituanean. Orduan sekulako jentetzea egoan eurenean biziten.
Informer: Jesus Eguzkiza
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa