Tranbian ordu biko biajea
- Services
- 2017
Ez da bardina prozesinoan Gran Viatik ibiltea edo Alde Zaharrean Bidebarrieta edo Korreo kaletik ibiltea. Jentea pozik ikusten da irudiak ikusten, eta ezpanak mobiduten; nabaritzen da errezetan dagozala edo, behintzat, gogoetak on egiten deutseela. Eta hori eurentzat, euren ahaleginarentzako saririk onena da: ikustea jentea egarri dagoala. Txarrik ez dau inork egiten. Berak daroazan hamar urteetan, behintzat, ez dau ikusi. Halako mozkorren bat agertu da inoiz Astelehen Santuko prozesinoan Gorte kalean, baina behin-edo. Jeneralean, beti errespetua erakutsi izan deutsee.
Informer: Jose Andrés Etxebarria